Visor de contenido web
Informazio orokorraSarrera eta aurrekariakGizartean edozein jarduera garatzeko, ezinbesteko baliabidea da gaur egun informazioa. Ezagutzaren ekonomian bizi gara; hots, informazioa balioa eta aberastasuna sortzeko erabiltzen duen ekonomian. Politikoki, informazioa gure eskubide demokratikoak era egokian gauzatu ahal izateko funtsezko baldintza da. Teknologia berriek moldatu egin dute informazioarekin dugun harremana, erraztu egin baitigute informazioa eskuratzeko eta berrerabiltzeko modua. Ildo horretan, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko 2003/98/CE Direktibak adierazten du herritar guztien bizitzan eragiten duela ezagutzaren informazio gizartera heltzeko bideak, ezagutzak bitarteko berrien bidez lortzeko aukera eskaintzen baitie. Egoera horretan, eduki digitalek oso paper garrantzitsua dute. Aro digitalean, hazten ari den eduki digitalen industriak informazio ugari erabiltzen du, eta interes izugarria pizten du herritarren artean, bereziki ekintzaileen eta inplikatutako eragile guztien kasuan (sortzaileak, ekoizleak, editoreak, banatzaileak, agregatzaileak eta operadoreak). Arrazoi bi daude interes horren atzean: batetik, industria etorkizun hurbilean hazi egingo dela dagoelako aurreikusita, eta bestetik industriak herritarren ohituretan eta bizimoduan (aisialdia, lana eta eguneroko bizitza, oro har) sekulako eragina duelako. Eduki digitalen industriak oso sektore dinamikoak hartzen ditu; adibidez, bideoa, musika, telebista, zinema, komunikazioa, publizitatea, bideo jokoak eta telefono mugikorretarako zein Interneterako edukiak. Gero eta argiago dago aktibo estrategiko bilakatzen ari dela gure herrialdean. Sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeaSektore publikoaren informazioa berrerabiltzearen kontzeptuaSektore publikoaren informazioa berrerabiltzea zera da: pertsona fisiko edo juridikoek sektore publikoko erakundeek sortutako informazioa erabiltzea, bai helburu komertzialekin, bai helburu ez-komertzialekin. 37/2007 Legeak, baina, berrerabilpen kontzeptutik kanpo utzi du administrazioek eta sektore publikoko erakundeek esleituta dituzten funtzio publikoak gauzatzerakoan elkarrekin informazioa trukatzea. Sektore publikoak herritarrentzat eta eduki digitalen industriarentzat potentzialki berrerabilgarria den informazio ugari sortzen du; adibidez, informazio soziala, ekonomikoa, geografikoa, estatistikoa, meteorologikoa, turistikoa eta enpresekin edo hezkuntzarekin lotutakoa. Informazio hori, dauzkan ezaugarrien ondorioz, oso erakargarria da eduki digitalen sektorearentzat, osoa, fidagarria eta kalitatezkoa delako. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek, gainera, goitik behera aldatu dute informazioa eskuratzeko modua (hala informazio orokorra, nola sektore publikoaren informazioa); izan ere, izugarri erraztu baitituzte informazioa biltzeko, zabaltzeko, eskuragarri jartzeko eta eraldatzeko aukerak. Hori dela-eta, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeak potentzial ekonomiko handia du ezagutzaren ekonomian, funtsezko oinarria delako informazio digitaleko produktu askorentzat. Horrenbestez, ezinbestekoa da informazio publikoa eraginkortasunez erabiliko dela bermatzea, bere potentzialitatea baliatzeko eta garapen ekonomikoa bultzatuko duten produktu, zerbitzu eta produktu berriak garatzeko. Bide batez, gainera, lanpostuak sor litezke eduki digitalen Espainiako industrian. Europako Batzordeak 2000. urtean egindako Commercial explotation of Europe's public sector information ikerketak, Pira txostena bezala ezagutzen denak, bitarteko horren garrantzia ekonomikoa islatzen du. Bestalde, sektorearen balioa 1999an Europar Batasuneko barne produktu gordinaren ia % 1 zela adierazten du. Aipatutako txostenak sektore publikoak dituen informazio moten balioaren analisia ere egiten du. Horrez gain, 2006an argitaratutako Measuring European Public Sector Information Resources (MEPSIR) txostenaren arabera, Europar Batasunean berrerabilpenaren merkatuaren balioa 26 eta 47 mila milioi euro artekoa da. Bestalde, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzean, areagotu egiten da administrazioaren gardentasuna. Sektore publikoaren informazioa berrerabiltzearen onurakSektore publikoaren informazioa modu egokian berrerabiltzeak hainbat onura ditu herritarrentzat, enpresentzat eta administrazio publikoentzat: Herritarrei dagokienez, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzean hobetu egin dezakete erakunde publikoen jardueren inguruan duten informazioa, eta gardenagoak eta hurbilagoak bihurtzen dira haien begietara. Horrez gain, eguneroko zereginetan informazio publikoa berrerabiltzean, balio erantsiko zerbitzuez balia daitezke herritarrak. Era berean, herritarrek beren beharretara egokitutako zerbitzu eta produktuak sor ditzakete sektore publikoaren informazioa berrerabiliz. Balio erantsiko zerbitzu eta produktu berrien adibide gisa, honako hauek aipa ditzakegu:
Enpresei dagokienez, eta ekonomiari oro har, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeak potentzialitate ekonomiko handia du, funtsezko oinarria baita zerbitzu digital berritzaileentzat. Informazio publikoa berrerabiltzeak erraztu egiten du produktu, zerbitzu eta irtenbide berrien garapena, baita eduki digitalen industrian lanpostu berriak sortzea ere. Balio erantsiko produktu eta zerbitzu berriak sortzean, informazioa erabiltzeko eta ustiatzeko teknologia berriak sustatzen dira. Bestalde, ezagutza aktibo ekonomiko estrategiko gisa garatzean, bizkortu egiten da eragile ekonomikoek erabakiak hartzeko prozesua; izan ere, modu errazean eskura baitezakete sektore publikoaren informazio administratibo, juridiko eta finantzarioa. Administrazio publikoei dagokienez, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzean onura egiten diote gizarteari, haiek sorturiko eta kudeaturiko informazioa berrerabiltzearen ondorioz ezagutza eta onura ekonomikoak eskaintzen baitizkiote gizarteari. Horrez gain, handitu egiten da administrazio publikoen gardentasuna.
Aporta proiektuaAvanza 2 Plana2009 eta 2012 artean indarrean izango den Avanza 2 Planaren erronka nagusia informazioaren eta komunikazioaren teknologiek herritarrei gero eta abantaila gehiago eskaintzea da. Avanza 2 Planak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu trinkoan eta orokorrean erabilita Espainiako susperraldi ekonomikoa bultzatzea ere badu helburu, etorkizuneko Internet edo eduki digitalak bezalako funtsezko sektoreetako ekimenak sustatuz. Aporta proiektua eta bere helburuakAdministrazio publikoek sortzen duten informazioak informazioaren gizartearen garapenean duen potentzialitatearen jakitun, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatu Idazkaritzaren (SETSI) eta bertara atxikitako red.es erakunde publikoaren bitartez, Aporta proiektua jarri du martxan. Aporta proiektuak Europako abangoardian jarri nahi du Espainia, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari dagokionez. Horretarako, Avanza 2 Planaren barruko Aporta proiektuak administrazio publikoetan informazioa berrerabiltzeko kultura sustatzen du, sektore publikoaren informazioak eta berrerabilerak duten garrantzia eta balioa hedatuz. Horrez gain, administrazioek eta erakunde publikoek duten informazioa eskura jartzea erraztu nahi da, bide batez informazio publikoa berrerabiltzeko merkatuak Espainian duen potentzialitatea baliatuz. Proiektuko jarduerakEzarritako helburuak betetzeko, Aporta proiektuak batik bat bi motatan sailka daitezkeen hainbat jarduera jarri ditu abian: alde batetik, heziketa eta kontzientziazio jarduerak, eta, bestetik, sektore publikoan sortutako informazioa berrerabiltzeari buruzko gidaliburua. Heziketa eta kontzientziazio jarduerek administrazio publikoetan berrerabileraren kultura sustatzea dute xede. Horretarako, mintegiak, jardunaldiak, informazio eta gaitze saioak antolatzen dira, proiektuaren webgunean oinarrituta (www.aporta.es). Sektore publikoaren informazioa berrerabiltzera bultzatzeko jarduerak administrazio publikoei eta informazioa berrerabiltzen duten erakundeei daude zuzenduta, baita enpresei eta herritarrei ere. Jarduera horien xedea administrazio publikoek sortutako informazioa eskuragarri jartzen laguntzea da. Bestalde, sektore publikoak sortutako informazioa berrerabiltzeari buruzko Aporta gidaliburua dago aipatu beharra. Gidaliburuak sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeko prozesuko puntu nagusiak aztertu eta azaltzen ditu. Dokumentu hezitzailea da, administrazioetako eta erakunde publikoetako kudeatzaileei hainbat jarraibide ematen dizkiena, euren erakundeetan eskuragarri den informazioaren berrerabilera sustatzeko. Aporta gidaliburua galdera-erantzun formatuan dago egina. Galderen eta erantzunen bidez, informazioa modu egokian berrerabiltzeko jakin beharreko alderdi guztiak daude landuta, kudeatzaile publikoei informazioa herritarren esku uzteko modua errazte aldera. Gidaliburuak nazioan zein nazioartean identifikatutako jardunbide onenak hartu ditu kontuan, eta sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeko arlo nagusiak aztertu ditu:
Aporta proiektuan,sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko Aporta gidaliburuari buruzko jarduera hezitzaileak bideratuko dira, gidaliburuan azaldutako berrerabilera prozesuaren funtsezko puntuetan oinarrituta. Aporta gidaliburua berrerabileran inplikatutako agente guztien eskura dago. Dohainik deskarga daiteke webgunetik, eta ikus-entzunezko formatuan ere eskuragarri dago, laburbilduta: Gidaliburua deskargatu
| |